Urey, Harold Clayton
Estatu Batuetako kimikaria (Walkerton, Indiana, 1893 - La Jolla, Kalifornia, 1981). Baltimoreko Johns Hopkins unibertsitateko (1924-1929) eta Kolunbiako (1929-1945), Chicagoko (1945-1952) eta Kaliforniako (1958-1970) unibertsitateetako irakaslea izan zen. 1932. urtean ur astuna eta deuterioa aurkitu zituen. Isotopo ugari bakartu zituen, eta bonba atomikoaren prestaketan parte hartu zuen. 1934. urtean Kimikako Nobel saria jaso zuen.
- ureogenesi
- Urepel
- Urepele
- ureter
- uretra
- Urey, Harold Clayton
- Urezarantze
- ureztabide
- ureztatu, urezta, ureztatzen
- ureztatze
- Urfa