uremia
iz. Med. Odolean urea gehiegi egotearen ondoriozko sindromea. Gehienetan, giltzurrunen jarduera gutxitzeak eragina izan ohi da. Sintoma nagusiak: goragalea, oka egitea, buruko mina, hazkura orokorra, logalea, hatsaren eta izerdiaren gernu usaina, etab. Zenbaitetan, koman ere jar dezake eria. Uremia sendatzeko, giltzurrunaren jarduera bere onera ekarri beharra dago (hemodialisia, giltzurruna txertatzea, etab.).