Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

uredinal

izond. Bot. Basidiomizetoen klaseko izen bereko ordenako protofito edo onddo bizkarroiez esaten da. Zenbait labore-oinetan eta beste belarretan bizkarroi gisa bizitzen dira. Herdoil itxura izaten dute. 4.600 bat onddo mota biltzen dira uredinalen ordenan; horietan ezagunena Puccinia graminis, gariaren herdoila da.