Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

uretra

iz. Anat. Gernua maskuritik kanpora daraman hodia. Paretak mintz baten egitura du. Ezberdinak dira gizonezkoarena eta emakumezkoarena. Gizonezkoarena zakil buruan amaitzen da, eta 16 cm inguru luze da. Hiru zati nagusi ditu: uretra prostatikoa (maskuriaren ondokoa, prostatak erabat bildua dagoena); mintzezkoa (prostatatik zakilaren hasierarainoko zatia, meheagoa, Littré-ren guruinak dituena); eta belaki itxurakoa (zakil muturrerainokoa, zakilaren beheko aldea zeharkatzen duena, ehun zurrungarrik osatua). Emakumezkoarena 4 cm inguru luze da, maskuritik gernu-irekiguneraino doa, eta zuntzekoa da, oso-osorik.