Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

urea

iz. Biokim. Animalia haragijaleen odolak eta gernuak duten kimika gaia, azido karbonikoaren diamida dena [OC(NH2)2]. Aminoazidoen eta proteinen katabolismoaren ondorioa da, eta gibela da gernuaren bidez kanporatzen den katabolito hau sintetizatzen duen ia organo bakarra. Gizonak, gernuaren bidez, 30 gramu inguru urea kanporatzen ditu egunean. Industrian, gauza askotarako erabiltzen da artifizialki sintetizatutako urea: plastikoak eta margoak egiteko, petrolioaren fintzean, etab.  v  Urearen zikloa. Urea sortzen duen metabolismo zikloa, ornitinaren zikloa ere deitzen dena. ik. ureogenesi.