Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Universal ;(Universal Film Manufacturing Company)

Zinema produkzio etxea, Carl Laemmle-k 1912an sortua. 1915ean Universal City estudioak zabaldu zituen eta film luzeak egiten hasi zen. Lon Chaney eta Harry Carey antzezleak izan ziren Universaleko lehenengo izarrak. Zinema mutuaren garaian Tod Browning, Herbert Brenon, Erich von Stroheim, John Ford, Allan Dwan, Rupert Julian eta Maurice Tourneur zuzendariak eta Irving Thalberg produktorea ari izan ziren lanean. Zinema ahostunaren hasieran maila handiko beldurrezko filmak ekoiztu zituen, gaur egun klasiko bilakatuak: Drakula (1931), Frankenstein (1931), Gizon ikusezina (1933), Momia (1932), Gizotsoa (1935). Geroztik antzezle, zuzendari, dekoratugile eta argazkilari talde bikaina eratu zuen (Robert Siodmak, James Stewart, Anthony Mann, Douglas Sirk, Tony Curtis, Doris Day, Rock Hudson, Alfred Hitchcock, Steven Spielberg…), eta gehienbat polizia filmak, westernak eta melodramak ekoiztu zituen. 1963tik aurrera batez ere telebistarako filmak eta telesailak produzitu zituen.