Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Unruh, Fritz von

Alemaniar poeta eta antzerkigilea (Koblenza, 1885 - Dietz-Lahn, 1970). Militar familia bateko semea zen; militarra izan zen bera ere. Gudarostean zuen kargua utzi behar izan zuen 1912. urtean Offiziere (Ofizialak) antzerki lan antimilitarista kaleratu ondoren. Haren ondotik argitaratu zuen Prinz Louis Ferdinand (1914, Luis Fernando Printzea) obrak ere iskanbila handia sortu zuen. Herrien arteko hurbilketa batean oinarritutako joera internazionalisten eta bakezaleen alde egin zuen Opfergang (1916, Sakrifiziorako bidean) Verdungo guduan oinarritutako poema bildumaren eta Ein Geschlecht (1916, Belaunaldi bat), Platz (1920, Plaza) eta Stürme (1922, Ekaitzak) antzerki lanen bidez. Nazismoa hedatu zenean Alemaniatik ihes egin behar izan zuen. 1953. urtean Wilhelmus askatasunari buruzko antzerki lan historikoa idatzi zuen Frankfurt-eko antzokirako.