Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Unkei

Japoniar eskultorea (Nara, 1148 - ?, 1223). Nara hirikoa zen jatorriz eta hiri honetako tenpluak berreraikitzen jardun zuen. Kamakura garaian eskulturaren errenazimentuaren bultzatzaileetako bat izan zen. Obra nagusiak: Todaijiko Errege zaindaria (1203), Kõfukujiko budaren ikasleak (1208).