Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Union pour la Démocratie Française (UDF)

Frantziako hauteskunde-koalizioa. 1978an sortu zen Jean Lecanuet-en lehendakaritzapean, erradikalak, errepublikarrak eta zentristak biltzen zituela. 1988an Valéry Giscard d’Estaing-ek hartu zuen lehendakaritza eta 1990ean UDFk eta RPR eskuineko alderdiak Union pour la France izeneko konfederazioa moldatu zuen.