Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Unser, Alfred

Estatubatuar auto pilotua (Alburquerque, Mexiko Berria, 1939). Indianapolisko 500 miliatan egidako balentriengatik ezaguna. Aita, osabak, anaiak eta semeak ere automobilismoko pilotuak izan ditu. 1957an egin zuen debuta eta 1965ean parte hartu zuen lehen aldiz Indianapolisko lasterketan; bederatzigarren bukatu zuen. 1970ean INDY formulako hamar lasterketa irabazi zituen, Indianapoliskoa barne. 1971n berriro irabazi zuen Indianapoliskoa. Hurrengo urteetan pilotu onenen artean egon zen, baina ez zuen garaipen handirik lortu 1978. urtea arte: Poconoko eta Ontarioko lasterketez gainera Indianapoliskoa irabazi zuen hirugarren aldiz. 1985ean Champiosnship Auto Racing Teams (CART, Estatu Batuetako taldekako auto lehiaketa) irabazi zuen eta 1987an Indianapolis laugarrenez. 1992an hirugarren gelditu zen: bere seme Al Unser gazteak irabazi zuen.