Unterwald
(Al. Unterwalden). Suitzako erdialdeko kantoia, Lau Kantoien aintziraren hegoaldean. 766 km2 eta 51.200 biztanle. Bi azpikantoi autonomotan banatua dago: ekialdean, Nidwald (276 km2 eta 30.200 biztanle; hiriburua, Stans) eta mendebalean, Obwald (491 km2 eta 27.000 biztanle; hiriburua Sarnen). Hiri nagusia: Engelberg. Esne ekoizpena. Industria zurgintzan oinarritua dago eta turismoa garatzen ari da Uri eta Schwyz kantoiekin batera Suitzako Konfederazioa sortu zuen (1291).