Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ungría, Alfonso

Espainiako zinemagilea (Madrid, 1946). Film labur batzuk egin ondoren, El hombre oculto (1970, Gizon ezkutatua) izan zuen lehenengo film luzea. Zinemaz gainera, telebistarako filmak eta sailak egin izan ditu Espainiako telebista publikorako: Hasta luego, cocodrilo (1991). Soldados du bere filmik bikainena, Max Aub-en Las buenas intenciones (Asmo onak) eleberrian oinarritua. Bi film egin zituen Euskal Herrian: Albaniako konkista (1983) eta Ehun metro (1986). Beste filmak: Tirarse al monte (1971) eta Gulliver (1976).