Ungaretti, Giuseppe
Italiar poeta (Alexandria, Egipto, 1888 - Milan, 1970). Ikasketak Frantzian egin zituen, eta literaturako irakasle izan zen Brasilgo Sao Paulo unibertsitatean (1937). Popolo d´Italia eta Gazzetta del popolo egunkarietan idatzi zuen. Frantziako dekadentismoaren eragina (Rimbaud, Mallarmé, Valéry, eta abar) nabari da bere obretan, eta haren ondorioz Italian sortu zen hermetismoaren aintzindaria izan zen. Obra nagusiak: Il porto sepolto (1916, Lurperatutako portua), Allegria (1931, Poza, Gil Berak 1992an euskaratua), Sentimento del tempo (1933, Denboraren sentimentua), Il dolore (1947, Oinazea), La terra promessa (1950, Agindutako lurra), Un grido e paesaggi (1952, Oihu bat eta ikuspegi batzuk). Saiakera bilduma bat: Il deserto e dopo (Basamortua eta gero) egin zuen, halaber. Shakespeare, Luis de Góngora, Stéphane Mallarmé eta William Blake-ren obra batzuk italierara itzuli zituen.
- Undüreiñe
- Undurraga
- une
- UNED
- UNESCO
- Ungaretti, Giuseppe
- Ungaro, Emanuel
- Ungava
- Ungría, Alfonso
- UNHCR
- unibertsal