unibertsalismo
iz. Erl. Kristauen artean, gizaki guztien azkeneko berrerospena eta salbazioa aldarrikatzen duen sinestea. Dotrina baikor hau garai desberdinetan agertu da eta kristautasunean ohikoa den kondenazioari eta askatasunari buruzko ezkortasunari kontrajartzen zaio. III. mendeko Alexandriako Origenesen lanetan jadanik azaldu zen, baina dotrina eta higikunde gisa XVIII. mendean eratu zen, John Murray 1779an Eliza Unibertsalistaren lehen artzain egin zelarik. Unibertsalisten arabera, maitasunaren Jainkoak ezin dezake gizateriaren zati bat besterik hauta salbatua izateko, gainerako guztiak betiko zigorrera kondenatzen dituela. v Pol. Estatu guztien arteko batasunaren aldeko joera eta haien arteko harremanak oztopatzen dituen guztiaren ezabapena aldarrikatzen duena.