Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ungaro, Emanuel

Frantses diseinatzailea (Aix-en-Provence, 1933). Hirurogeita hamarreko hamarraldiko moda diseinatzaile handienetako bat. Italiar jostun baten semea zen. Zenbait urtetan Cristóbal Balenciagaren Parisko lantegian aritu zen lanean. Kolore eta oihal estanpatuen nahasteka ausartarengatik nabarmendu zen batez ere: eskoziar jaka soineko loratuaren gainean erabiltzeagatik, adibidez, emakumearen emetasuna eta sentsualitate oldarkorra nabarmendu beharrez. Berak erabili zituen lehen aldiz soineko drapeatuak, eta italiar kulturaren eskulangintza tradizioari eusten saiatu zen beti. Bere estiloa oihal eta bordatuen aberastasunean oinarritzen da, eta erreferentzia exotikoez hornitzen du sarritan, sortaldeakoez gehienbat. 1996an Ferragamo etxea erosi zuen. Ungaroren izena, goi mailako joskintzako eta prêt-à-porter bildumekin ez ezik lurrin eta osagarriekin ere lotzen da.