Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

unibertsal

izond. Unibertso fisiko osoari dagokiona. ◊ Orokorra, guztiekikoa.  v Unibertsalen auzia. Fil. Ideia unibertsalei buruz Erdi Aroko filosofia eskolen artean izandako eztabaida luzea. Unibertsalen arazo filosofikoa funtsean unibertsalen balio objetiboa finkatzearena zen, hots, hirukia, gizona, bertutea… bezalako kontzeptuei dagokien izatea zehaztea. Platonentzat unibertsalak banakako gauzen aurrekoak dira, arketipoak edo ideia errealak, aldaezinak eta betierekoak; hau izan zen, San Agustin zela bide, eskolastikoen gehiengoak harturiko jarrera (ik. errealismo). Honi kontrajarritako joerari nominalismoa deritza (ik. nominalismo), eta bien artean kontzeptualismoa kokatzen da (ik. kontzeptualismo).