Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trivandrum

edo Tiruanantapuram. Indiako hego-mendebaleko hiria eta portua, Keralako estatuko hiriburua, Omango itsasoaren ertzean, Comorin lurmuturraren iparraldean. 523.733 biztanle. Unibertsitatea (malabar hizkuntza ikasteko guneak). Apezpikutegi katolikoa. Nazioarteko aireportua. Eskulanak (zurgintza eta boligintza) eta industria (azukre findegiak, ehungintza, kimika industria, kautxua) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da XVIII. mendeko gotorlekuko Vishnuren tenplua, erromes askoren helmuga bihurtu dena.