iz. Hidrogeno isotopo astunenaren, trituimaren edo hidrogeno-3-aren gunea. Tritoia protoi batez eta bi neutroiez dago osatua, eta erreakzio nuklear jakin batzuen ondorio da. Deuteroi batek beste bat jotzen duenean, batzuetan protoi bat eta tritoi bat sortzen dira.