Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

triunbirato

(Lat. triumviratus) iz. Hist. Antzinako Erroman, hiru kidek osaturiko batzordea, administrazio edo zuzenbide funtzioak betetzen zituena. Ezagunenak Errepublikaren azken garaian, aginpidea lortzearren, bilduriko triunbiratoak dira. v Historia. Lehen triunbiratoa K.a. 60an Zesarrek, Ponpeiok eta Krasok osatu zuten legez kanpoko hitzarmen sekretu baten bidez. K.a. 56an berritu zen eta Kraso hiltzean, hiru urte geroago, desegin zen. Bigarren triunbiratoa Marko Antoniok, Oktaviok eta Lepidok K. a. 45ean elkarren artean hitz harturikoa da. Brindisi-ko hitzarmenaren ondorioz (K.a. 40), Erromaren mendeko lurraldeak banatu zituzten beren artean, Marko Antoniori ekialdea, Oktaviori mendebala eta Lepidori Afrika egokitu zitzaielarik. K.a. 37an triunbiratoa berritu zen baina ondoko urtean desegin zen triunbiroen interes pertsonalak bat ez zetozelako.