trizeps
izond. eta iz. Anat. Buru bakoitzean txertatzeko hiru zain dituzten giharrez esaten da. v Besoko trizepsa. Besoaren atzealdeko giharra. Hiru zati ditu: barnekoa, kanpokoa eta luzea. Txertaguneak sorbalda hezurra eta humeroa goitik, eta, behetik, ukondoko olekranon izeneko zaina dira. Besoa altxatzea da haren eginkizun nagusia. v Femurreko trizepsa. Zangoko gihar bikiek (barnekoak eta kanpokoak) eta soleoak osatutako giharra. Gihar bikiak, goitik, femurreko kondiloetan txertatzen dira, eta soleoa tibian eta peronean. Hiru mutur horietatik, kalkaneoaren atzealderaino doaz, eta han txertatzen dira orpoko zainaren bidez (Akilesen zaina). Gihar honen eginkizuna funtsezkoa da ibiltzerakoan, oina luzarazi eta orpoa altxarazten baitu.