trizeratops
iz. Zool. Zeratopsidoen familiako dinosaurio genero baten izena. Trizeratopsak kretaziko garaian bizi izan ziren, orain 136 eta 71 milioi urte bitartean. Ipar Ameriketako ekialdean aurkitu dira horien fosilak. 9 m inguru luze egin zitezkeen eta 5,4 tona inguru har zezaketen. Errinozeroaren antzeko muturra eta moko itxurako mutur-punta zuten. Mutur gainean adar bat eta burugainean bi zituzten. Buruaren atzeko aldean abaniko itxurako hezurrezko ezkutu bat zuten, lepoa babesten ziena.