Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Triton

Neptunoren lehen satelitea. W. Lassell astronomoak ikusi zuen lehenengoz 1846. urtean, Liverpool-dik hurbil dagoen Starfield-eko behatokitik. Neptuno planetaren inguruan egiten du bira, haren alderantzizko norabidean. 5 egun, 21 ordu eta 2 minutu behar ditu ardatzaren inguruan bira osoa egiteko. Neptunoko planetatik 354.000 km-ra dago batez beste eta 1.800-2.600 km artekoa da satelitearen erradioa.