Triton
Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, itsasoaren jainkoa, Hesiodo poetaren arabera Poseidonen eta Anfititreren semea. Feniziar jatorrikoa bide zen, eta jainko zuhur, eskuzabal eta beldurgarria zen aldi berean. Poseidonekin eta Anfititrekin bizi zen itsasoaren hondoko urrezko jauregi batean, Tripolitaniatik hurbil. Itsas marraskilo bat zuen, eta jotzen zuenean munduko bazter guztietatik entzuten zen haren hotsa. Giza gorputzez eta arrain isatsaz irudikatzen da.