Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tritio

iz. Kim. Hidrogenoaren isotopo erradioaktiboa, protoi batez eta bi neutroiez osatuta. Bere sinboloa T da. Litio atomoaren nukleoa energia txikiko neutroiekin bonbardatuz lortzen da, eta batezbesteko bizia 12,5 urtetakoa du. 1937. urtean aurkitu zuten Britaina Handian. Elektroiak igorriz desintegratzen da. Zatikiak ziklotroietan bonbardatzeko, katodo hotzeko hodietan, biokimika ikerketetan, kimika analisietan, energia termonuklearreko ikerketetan eta abar erabiltzen da.