Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trimetilamina

iz. Kim. Inguruko tenperaturan gasa den amina: [(CH3)3N.] Erraz kondentsatzen da. Uretan, alkoholean eta eterrean aise urtzen da. Metanola eta amoniakoa katalizatzaile bat aurrean dela tenperatura beroan erreakzionatzean eratzen da. Sukoia da, eta irentsiz gero pozoitsua. Sintesi organikoetan, desinfektatzaileak ekoizteko, flotazio eragile gisa, intsektuak erakartzeko, plastikoen ekoizpenean eta abar erabiltzen da.