trinitario
izond. eta iz. Hirutasun Santuaren ordenako fraidea eta ordena hari dagokiona. v Ordena Mata-ko San Joanek eta Valoisko San Felixek sortu zuten eta Inozentzio III.ak onetsi zuen 1198an. Hasieran musulmanek kartzelaratutako kristauen askatzea zen haien egitekoa. Gurutzadetan esku hartu zuten eta XV. mendean ordenak bere historiako hedadurarik handiena hartu zuen. 1609tik aurrera eskale bihurtu ziren aita santuaren aginduz eta gero misioetan jardun zuten.