Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trimurti

(Sanskritoz, «Hiru itxura dituena»). Hinduen erlijioan, hiru jainko handiek –Brahma, Visnu, Siva– osatzen duten hirutasuna. Hurrenez hurren sortze, gordetze eta suntsitze funtzioak dagozkie. Maiz askotan jainko horietako bakar baten –gehienetan Sivaren– hiru itxuren bidez irudikatu ohi da. Hinduismo ortodoxoan ez da lehentasunik ezartzen hiru jainkoen artean, sektetan ez bezala, eta sinestun bakoitzak bere gogoko jainkoa aukeratzen du. Budismoan ere ezaugarri desberdineko hiru bodhisattvak moldatzen dute hirutasuna.