trifenilmetano
iz. Kim. Koloregai askoren oinarria den hidrokarburoa (C6H5)3CH. Koloregai horiek osatzeko, C6H5 taldeko hidrogeno bat, NH2, OH, HSO3 edo beste talde edo atomo batzuek ordezkatzen dute. Harrikatzaren alkaternaren koloregai asko eta beste koloregai sintetiko batzuk talde honetakoak dira: errosanilina, fuksina, malakita berdea eta bioleta kristaltsua adibidez. Kloroformoa aluminio kloruaren bidez kondentsatuz eratzen da trifenilmetanoa. Solido zuria da, ez da disolbatzen uretan, eta 92 °C-an urtzen da. Azido klorhidrikoaren erreakzionatuz trifenilklorometanoa eratzen du.