trietanolamina
iz. Kim. Base organiko nitrogenatua [(HOCH2CH2)3N]. Isurkari koloregabe likatsua da, amoniako usain pixka bat du, urarenganako zaletasun handia du, 21,2 °C-an urtzen da eta 335 °C-an irakiten du. Uretan, kloroformoan eta alkoholean ongi urtzen da, baina nekezago bentzenoan eta eterrean. Sukoia da. Amoniakoa etileno oxidoarekin erreakzionaraziz lortzen da. Detergente, plastifikatzaile, intsektu hiltzaile eta emultsionatzaile gisa, ehunak irazgaitz egiteko, dispertsio eragile gisa, kautxu eta gomen azeleratzaile gisa eta abar erabiltzen da.
- tribuno
- triedro
- Trier
- Trieste
- Triesteko golkoa
- trietanolamina
- trifasiko
- trifenilmetano
- triforio
- trigemino
- triglido