Torres Quevedo, Leonardo
Espainiar ingeniaria eta matematikaria (Santa Cruz, Santander, 1852 - Madril, 1936). Bide ingeniaritzako ikasketak egin ondoren logika matematikoari eta kalkulu metodoei buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen. Espainiako Zientzia Akademiako kide zen, eta Akademiako lehendakari ere izendatu zuten. Aljebra ekuazio konplexuak ebazteko kalkulagailu bat eta konplexutasun handiko xake jokalari automata bat diseinatu zituen, besteak beste. Irrati uhinez ere baliatu zen leherkariak urrutitik leherrarazteko. Hala eta guztiz ere, Niagarako ur-jauziak alderik alde igarotzen duen aireko garraioa (580 m) diseinatzeagatik egin zen ospetsu.