Torres itsasartea
Ozeano Bareko mendebaleko itsasartea, Ginea Berriaren (iparraldean) eta Australiako York penintsularen (hegoaldean) artean, Arafura itsasoa (mendebalean) eta Koral itsasoa (ekialdean) lotzen dituena. 1606. urtean aurkitu zuen Luis Váez de Torres Espainiaren zerbitzuan ziharduen portugaldar itsasgizonak. Izen bereko uhartedia dago itsasartearen iparraldean. Ostra perladunak atzematen dituzte Torres itsasartean.