Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Torreon

Mexikoko ipar-ekialdeko hiria, Coahuilako estatuaren hego-mendebalean, Nazas ibaiaren ertzean. 328.086 biztanle. Aireportua. Burdinbide- eta errepidegune garrantzitsua. Nekazaritza eremu oparoko merkataritza, industria (janari industria, ehungintza, kimika industria, metalurgia, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) eta zorupeko aberastasunen ustiketa (petrolio, zilar, zink eta kobre hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1936. urtean Lázaro Cárdenas mexikar lehendakariak Mexikoko nekazaritza kooperatiba handiena sortu zuen Torreonen.