Tota Aznar
Nafarroako erregina (? - 960). Fortun Gartzeizen biloba zen. Antso I.a Gartzeizekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituen. 925ean senarra hil zitzaion eta bera izan zen erregina Gartzea I.a Santxeitz bere semearen ordez. 939an Simancasko guduan borrokatu omen zen. Leongo Ramiro II.a hil zenean bere biloba Antso Lodiaren alde jardun zuen eta Kordobara joan zen Abd al-Rhaman III.ari errege izenda zezan eskatzera.