tiliazeo
izond. Bot. Malbalen ordenako izen bereko familiako zuhaitz txikiez eta zuhaixkez esaten da. Gehienek enborreko eta adarretako azala zuntzezkoa izaten dute. Hostoak bi lerrotan eta txandaka antolatuak izaten dituzte, egituraz bakunak, simetria gabeak eta oinean estipula txikiak dituztenak; loreak sexu bikoak, txikiak, kolorez zuriak, horiak nahiz berdeak, bosna lore-hosto eta sepalorekikoak eta hostoen oinetan kokatuak dituzte; fruituak hainbat eratakoak izan ditzakete, intxaur nahiz kusku itxurakoak. 400 bat landare mota biltzen dira tiliazeoen baitan; horietan ezagunenak ezki eta iute motak dira. Oso iparraldeko eta hegoaldeko eskualdeetan izan ezik mundu guztian hazten dira.