Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tigre

iz. Zool. Larrua nabarra edo marratua duten ugaztun haragijale handiei ematen zitzaien izena. Neke da Etiopiako batek bere larru beltza, eta tigreak bere orbanak uztea. || Ugaztun haragijalea, Asiakoa eta Indonesiakoa, handia eta indartsua, ile horia beltzez marratua duena, oso basatia, harrapakin bila gauez ateratzen dena (Panthera edo Leo tigris). Bengalako tigrea. Tigre arra, emea. Tigre-kumeak. Tigre-larruz soinekoa. Ez dela tigrerik, gizon bihotz-galdu batzuk baino krudelagorik. v Zool. Felidoen familiakoa da, neurriz handia, metro bete garaia, 2,80 m luzea eta 250 kg har dezakeena. Bizikeraz bakartia da. Himalaia mendietan izan ezik, hegoaldean, Irandik Java eta Sumatrara bitarteko lurraldeetako, eta iparraldean, Irandik Siberiako ekialdea bitartekoetako oihanetan, basoetan eta sabanetan bizi da. Hiru hilabete egoten da ernari eta 2-4 ume egin ditzake aldiko. Izaeraz nahiko amarrutsua da, bere burua arriskuan ikusten duenean eta goseak dagoenean, batez ere. Elefantea, errinozeroa, bufaloa eta lehoia izan ezik, zeinahi ugaztun du harrapagai; besterik ezean behe mailako ornodunak ere jaten ditu.