Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tijuana

Mexikoko ipar-mendebaleko hiria, Iparraldeko Kalifornia Behereko estatuan, Estatu Batuetako mugatik hurbil, Tecate ibaiaren ertzean, Kaliforniako San Diegoko portuaren hegoaldean. 430.000 biztanle. Nazioarteko aireportua. Laborantza (kotoia, garia, garagarra, barazkiak, mahatsa), bere inguruan sorturiko industria (janari industria, garagardogintza) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. 1862. urtean sortu zen hiria eta XX. mendearen hasieran hazi zen, neurri handi batean Estatu Batuetako mugatik hurbil zegoelako eta iparraldeko auzokideentzat kasinoak eta zabaldu zituztelako.