Tigranes IIa Handia
Armeniako erregea, K.a. 95-55 urteetan (K.a. 140 - K.a. 55). Mitridates VI.a Eupator Ponto-ko erregearekin elkartu zen eta Kapadozia, Zilizia, Siria eta Mesopotamiako iparraldea beretu zituen. K.a. 78an, Tigranozerta izeneko hiriburu berri bat sortu zuen Tigris ibaiaren goi arroan. Lizinio Lukulo erromatarrak erso zion eta Tigranozerta beretu zuen, Tigranes II.ak Mitridates VI.aren gortean gerizatu behar izan zuen. Pompeio erromatar buruzagiak Armeniara jo zuenean, Tigranes makurtu zitzaion eta Siria, Kapadozia eta Armenia txikia eskaini zizkion; harrezkero Erromaren mendeko izan zen.