Tigre
edo Tigrai. Etiopiako iparraldeko herrialdea, Eritrearen hegoaldean. 65.900 km2 eta 2.409.700 biztanle (1984). Hiriburua: Mekele. Mendebalean daude Tigreko goi-ordokiak (Alegua mendia, 3.291 m-tik gora, da gain gorena), Tekeze eta Gash ibaiek zeharkatzen dituztenak. Ekialdean Danakil basamortua dago, eta Rift arroko lur behereak (Kobar Sink, 116 m itsas mailatik behera). Goi-ordokietan bizi dira biztanle gehienak. Laborantza (laboreak, kafea eta kotoia) eta artzantza. Tigre edo tigrinya da hango hizkuntza nagusia. Tigreko lurretan sortu zen Aksum-go erresuma ahmita eta bertan daude Aksum eta Yeha hiri zaharrak.