Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tik

iz. Med. Nahigabeko mugimendu bortitz azkarra, errepikatua eta ohikoa, nahitako mugimendu baten antza duena. Arazo psikoemozionalak dituzten pertsonengan ageri ohi dira, aurpegian gehienetan. Bestelako gaitz batzuekin batera (koprolalia, ekolalia, etab.) agertuz gero, tiken gaitza edo Gilles de la Tourette-ren eritasuna osatzen dute tikek.