Tiepolo, Giandomenico
Italiar margolaria, Gianbattistaren semea (Venezia, 1727 - Venezia, 1804). Aitarekin ikasi zituen margolaritzaren teknikak, eta harekin lan egin zuen Würzburg-en eta Madrilgo Errege Jauregian. Aipagarriak dira Valmaradan egin zituen freskoak. Bestalde, Veneziako giroa ageri zuten marrazkiak egin zituen Madrilen.