Tierra del Fuego
Hego Amerikako hegoalde muturreko uhartedia, Magallanesko itsasartearen hegoaldean. 73.746 km2. Argentinako eta Txileko estatuen artean banatua dago. Isla Grande de Tierra de Fuego da uharte guztietan handiena (48.000 km2). Argentinaren adminstraziopean dago uhartearen ekialdea (Tierra del Fuegoko probintzia osatzen duena; 21.363 km2 eta 27.358 biztanle; hiriburua Ushuaia). eta Txilekoarenean mendebala (Magallanes-ko probintziaren barnean). Navarino, Hoste, Santa Ines, Desolacion eta Estados dira beste uharte aipagarriak. Hiri nagusiak: Ushuaia, Porvenir eta Rio Grande. Lurralde menditsua da (Bove, 2.400 m; Italia, 2.350 m; Darwin, 2.330 m), basoek eta glaziarrek estalia. Rio Grande edo Grande del Tierra del Fuego, Oro, Oscar, Side, Cullen eta Fuego dira ibai garrantzitsuenak. Klima hotza eta lainotsua da. Indiar nomadak (ona adrerikoak) bizi dira han. Arrantza (baleak, fokak), abere hazkuntza (ardi azienda) eta larrugintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Petrolioa dago ekialdeko kostaldean eta barnealdean (petrolio findegiak Manantiales hirian, iparraldean), ikatz hobiak Loreton, eta ustiatu gabeko lignito hobi garantzitsuak. v Historia. 1520. urteko Magallanesen espedizioan deskubritu zuten europarrek. Izena bertako indiarrek pizten zituzten su ugariengatik eman zioten. XIX. mendearen hasieran Txilek eta Argentinak uhartediaren gaineko jabegoa aldarrikatzen hasi ziren, eta 1881. urtean bi estatuen artean banatu zen.