Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tifal

izond. Bot. Angiospermoen klaseko izen bereko ordenako belar landareez esaten da. Genero banako bi landare familia (esparganiazeoak eta tifazeoak) biltzen dira tifalen ordenan. Batez ere aintziretan, ibaietan eta zingiradietan hazten dira. 30 bat tifal mota ezagutzen dira.