Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tietê

Brasilgo hego-ekialdeko ibaia, Parana ibaiaren adarra, Sâo Pauloko estatuan. 1.130 km luze da eta 70.990 km2-ko ibai-arroa hartzen du. Serra do Mar mendialdean du iturburua, Sâo Pauloko hiriaren ekialdean, eta ipar-mendebalerako norabidea hartzen du Ilha Granden Parana ibaiarekin bat egin arte, Urubupugna-ko ur-jauzietan. Sâo Pauloko hiri garrantzitsu asko daude ibai ertzean. Ezin da ontziz ibili, ur laster eta jauzi ugari baitira ibilguan zehar.