Shawnee indiarren buruzagia (Piqua, Ohio, 1768 - Tamisetik hurbil, 1813). Tenskwatawa bere anaiarekin batera Estatu Batuetako eta Kanadako indiarrak batzen saiatu zen zurien aurka. 1812an ingelesekin bat eginda Estatu Batuetako indiarren aurka borrokatu zen eta Tamiseko guduan hil zen.