technicolor
iz. Teknol. Koloretako zinema filmak egiteko sistema patetenteduna, Estatu Batuetan 1914an sortua. Trikromiako edo hiru koloreko transferentzien bidez lortzen dira technicolorreko filmak; kameraren objektibotik sartzen den argia bi irrada sortatan bereizten da ispilu dikroiko baten bidez; irrada multzo bat kolore berdeari buruz sentibera den filmean jasotzen da, eta beste irrada multzoa aurrealdetik urdinari buruz eta atzealdetik gorriari buruz sentibera den film bikoitz batean. Ondoren oinarrizko hiru koloreei buruz sentibera diren hiru filmen negatiboak ateratzen dira eta gelatina bikromatatuaren bidez haien positiboak ateratzen dira erliebean. Irudi positiboak oinarrizko hiru koloreez tindatzen dira, eta gida gisa kolore grisa duen positibo arrunt batean inprimatzen dira bata bestearen gainean.
- Tebas
- Tebas
- Tec
- Tecumseh
- Techiné, André
- technicolor
- Tedder, Arthur
- tefloi
- Tegea
- tegi
- Teglat-phalasar III