Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tegea

Antzinako Greziako hiria, Arkadiako lurraldearen ekialdean, Peloponeson, egungo Tripoli hiriaren hego-ekialdean. Mizenasko zibilizazioaren garaian sortu zen. Tegearrek luzaroan eutsi zioten Espartako lazedemoniarren erasoari, baina espartarrek garaitu zituzten VI. mendearen erdialdean. Espartarren garaipen horren ondoren, tegearrak espartarren alde borrokatu ziren Peloponesoko gerran. K.a. 371. urtean Tegeak Espartarekin zuen aliantza hautsi zuen eta Arkadiako Akaiarren Ligan sartu zen. Alariko erregeak suntsitu zuen, eta bizantziarrek berreraiki zuten hiria. Bizantziarren mendean indartzen hasi zen berriro. Atenea Alearen tenplua zegoen han. Arkeologia hondakin batzuk (tenplua, antzokia, harresiak) gorde dira Piali hiritik gertu.