Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tebaldi, Renata

Italiar sopranoa (Pesaro, 1922 – San Marino, 2004). Parmako eta Pesaroko Kontserbatorioan kantu ikasketak egin ondoren, 1944an debuta egin zuen Parman eta Triesten Rovigo lanarekin. Toscaninik Milango Scalaren berrikuntza kontzerturako deitu zion 1946an. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Milango Operako izarretako bat izan zen 1954. urtea arte. Europako antzoki liriko nagusietan (Londresko Covent Garden, Parisko Opera) eta Ameriketakoetan (San Franciscoko Opera, Buenos Airesko Colón Antzokia) aritu da kantatzen. 1955an Milango Scala utzi zuen eta New Yorkeko Metropolitanera joan zen, eta han egon zen 1973. urtea arte. Ahots eder eta indartsua zuen, eta XIX. mendeko Italiako errepertorio lirikoko interprete nagusietako bat izan zen.