teazeo
izond. Bot. Tealen ordenako izen bereko familiako zuhaitzez eta zuhaixkez esaten da. Aihen egitura dute bakan batzuek. Hosto larrukarak dituzte, iraunkorrak eta elkarren aurka antolatuak, gutxi batzuek izan ezik; loreak sexu bikoak, ikusgarriak eta banaka antolatuak gehienek, 4-7 sepalokikoak eta 4-8 edo gehiago lore-hostokikoak. Fruitua kusku egiturakoa, mamitsua, hazi-bakarra edo akenio formakoa izan dezakete. Tropikoko eta tropiko aldeko lurraldeetan hazten dira. 1.000 landare mota biltzen dira teazeoen baitan. Horietan ezagunena tea da.