Techiné, André
Frantses zinema zuzendaria (Valence-d’Agen, Lot eta Garona, 1943). Zuzendari izan aurretik zinema kritikari izan zen Cahiers du Cinéma aldizkarian. Nire Haurtzaroko oroimenak lanaren ondoren, Techinéren estiloa aldatu egin zen eta film gogorrak, eta, aldi berean, bortxakeria handikoak, egiten hasi zen. Aipagarriak ditu: Nire Frantziako oroimenak (1975), Barocco (1976), Brontë anaiak (1979), Hôtel des Amériques (1981). Azken film hori, ordea, porrota izan zen eta ondoren lan bereziagoak egiten hasi zen: Hitzordua (1985), Krimenaren lekua (1986), Errugabeak (1987), Ahoan ez (1991), Nire sasoi gustukoena (1993) eta Lapurrak (1996).
- Tebaldi, Renata
- Tebas
- Tebas
- Tec
- Tecumseh
- Techiné, André
- technicolor
- Tedder, Arthur
- tefloi
- Tegea
- tegi