Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taipei

Taiwango eta Txinako errepublikako edo Txina nazionalistako hiriburua, Taiwango edo Formosako uhartearen iparraldean. 2.700.000 biztanle. Hiru unibertsitate. Nazioarteko aireportua. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Taiwango industria gune nagusia da: ehungintza, tresneria elektrikoak eta mekanikoak, kimika industria, ontziolak, motorrak, zurgintza, janari industria eta eraikuntzarako gaiak dira. Aipagarria da Jauregi eta Museo nazionala, txinatar portzelanak, pinturak eta kaligrafiak dituena. v Historia. 1708. urtean sortu zuten hiria Txinako hego-ekialdetik bertaratu ziren txinatarrek. 1895. urtetik aurrera japoniarrek modernizatu zuten hiria, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean txinatarren esku zen berriro ere.